EAE ia 2,2 milioi pertsonak osatzen dugu eta hirutik batek 55 urtetik gora ditu, hain zuzen ere, 725.000 pertsona baino pixka bat gehiago da.

Talde heterogeneo horretara hurbiltzen bagara, argazki panoramikoa eginez gero, 55 urtetik gorako pertsona nagusien % 60 erretiratua dago edo pentsioduna da; % 16ak (nagusiki, 55 eta 64 urteen artean dagoen taldeak) lanean dihardu eta % 19 etxeko lanetan ari da.

Argazki xehea egiten badugu, taldea gehien bat familiaren eremuan zaindariek osatzen dute. Ildo horri jarraiki, 55 urtetik gorako pertsonek beren ondorengoak edo aurrekoak zaintzen dituzte eta bakarrik hamarretik zortzi mendekotasunak dituzten pertsonak dira eta osasun-arrazoiak direla-eta, zaintza izan behar dute.

Gureari erreparatuz, hain azkar zahartzen ari den gizartean, familiaren eremuan belaunaldien arteko elkartasuna oinarrizko zutabe bihurtu da eta horri esker familia askok batera dezakete, estutasun ekonomikoei aurre egitearekin batera. Horren ondorioz, adinduen inguruan gizarte-pertzepzioa aldatzen ari da. Jada ez dira gastu-sortzaile bezala ikusten.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen kide diren ekonomia- eta gizarte-eragileen hausnarketa partekatuan ingurune aldakorrari buruzko ohar garrantzitsuak daude eta gure gizartean hurrengo urteetan ondorio sakonak izango dituzte. Erronka konplexua, proposamenak falta ez dituena, nahiz eta batzuetan kontrakoak izan.