Blog honetan aipatu nahi dut Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen 2015eko Memoria Sozioekonomikoak, orain dela aste batzuk argitaratutakoak, etxebizitzari eskaini dion atala. Atal horrek agerian jartzen du eraikuntza-jarduerak nolabaiteko susperraldia izan duela; izan ere, bigarren urtez jarraian, etxebizitzen salerosketek eta eraikuntzako jarduera pribatuek gora egin dute; jarduera publikoek, ordua, ez dute joera bera izan.

Azken urteetan, etxebizitzaren eskaera nabarmenki doitu da, adierazi dugun bezala, eta etxebizitzara sartzeko beharra dutenen kolektiboa % 40 murriztu da, gutxi gorabehera, azkenengo hiru urteetan. Etxebizitza aldatu edo birgaitu beharra dutela adierazten duten familien kopuruak, aldiz, gora egin du gure txostenaren arabera.

Testuinguru hori dela eta, etxebizitza- programa publikoek birgaitzea ardatz hartzeko gomendatu du EGABk. Bestalde, alokatzeko etxebizitzen merkatuan jarduketak indartzeko gomendatu du, etxebizitza berrietan zein erabilietakoetan, gizarte-egoera ahuleneko kolektiboei sarrera errazteko. Garrantzi handikoa iritzi diogu, eskasia ikusirik, alokatzeko etxebizitza babestuak eraikitzeko prozedurak bultzatzeari. Era berean, etxebizitza-parke horren funtzio soziala bermatzeko ahalegin gehiago egitea beharrezkoa dela uste dugu.