Gaur eguerdian Bilboko Justizia Jauregira joango naiz EAEn urte judizial berriaren inaugurazioan egoteko. Protokolozko ekitaldi ospetsua da, gizarte demokratiko batek bere hiru zutabeetako bati eman behar dion garrantziarekin bat datorrena. Justiziaren jardunbide zuzena eta ona muina da eskubideen eta askatasunen betetzea bermatzen duelako eta balantzaren orratzaren lanak burutzen dituelako botere demokratikoen artean gerta daitezken desorekak lehengoratzerakoan eta berregiterakoan.

Gauza jakina da urte judiziala ikasturtearekin bat gertatzen dela, ez egutegiko urtearekin; horregatik ospatzen da beti urtearen sasoi honetan. Izan ere, Auzitegi Gorenean urtea duela aste batzuk hasi zen, hain zuzen ere joan den irailaren hasieran eta Felipe VI.a erregea bertan zela. Eta 1 Formulako lasterketa baten irteerako bandera astintzen denean gertatzen den bezala, ordutik egunera arte Madrilen jarduera benetan izan da frenetikoa; gutxienez ustelkeriarekin zerikusia duten eta egunera arte epaiketa-aretoetara iritsi diren kasurik mediatikoenei dagokienez.

Itxuraz behintzat EAEn urtea lasaiago hasten da, baina horrek ez du esan nahi, seguruenik, arazo edo ardurarik ez dagoenik. Gerta daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Goreneko lehendakariak, Juan Luis Ibarrak, horrelakoak aipatzea gaur eguerdian. Ibarrak hausnarketa zentzuzkoak eta oso interesgarriak egiten ditu urtero ekitaldi honetan. Gu ere bertan egongo gara entzuteko.