Aste honetan Eusko Jaurlaritzara joan gara. Zehazki, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordearen aurrean agertu gara Jon Barrutia, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa eta Euskadiko EGABen memoria soziekonomikoaren batzordearen arduraduna, eta ni, erakunde honetako lehendakari gisa. Joan den astelehenean legebiltzarrera bertaratu ginen batzorde horretako parlamentariek horrela eskatuta. Urteko gure txosten sozioekonomikoaren xehetasunak ezagutu nahi zituzten.

Hauxe da bilera horren inguruan esan behar dudan lehenengo gauza: bereziki harritu ninduela memoria hori egiteko EGABek burutzen duen lanagatik parlamentariek erakutsi zuten interes handiak, eta, batez ere, gure txostenaren inguruan duten ezagutza maila altuak. Atsegina izateaz gain, agerraldia oso bizia izan zen eta bi orduz luzatu zen. Ordezkari politikoek galdera asko eta oso zehatzak egin zituzten txosten sozioekonomikoaren disekzio ariketa batean. Batzordean enplegua, prestakuntza, berrikuntza, osasuna eta hezkuntzaren inguruan Memorian jasotzen ziren datu eta gogoetak berrikusi genituen eta Euskadiko pobrezia-adierazleei eta horren estaldurari buruz hitz egin genuen.

Jon Barrutia eta biok Euskadiko EGABen memoria sozioekonomikoa egiteaz arduratzen den batzordeak burutzen duen lan handiaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Ondo egindako lan baten ondorioa da gogobetetasun hau, izan ere, oso erabilgarria izan baita parlamentuko gure ordezkaritzak garatzen duen lanarentzako eta interesa duten herritarrentzako azterketa- eta kontsulta-dokumentu gisa.