Geraldi demografikoari buruz ari naiz. Arduratzeko moduko kontua da, hazkuntza begetatibo negatiboa arazo larria ari delako bihurtzen Euskadirentzat. Aldaera hau jaiotza eta heriotzen arteko alderi lotuta dago, migrazio-mugimenduak aintzat hartu gabe. Euskadin saldo hori negatiboa izan da 2016an hirugarren urtez jarraian. Berriz ere heriotzak hazi egin ziren berez zahartuta dagoen biztanleriaren artean, eta gainditu egin zuten jaiotzen kopurua.

Europar Batasunean ere iaz, lehenengo aldiz, hazkuntza natural begetatibo negatiboa gertatu zen, zorionez, azken hamarkadetan gertatu den bezala, migrazio-fenomenoarekin konpentsatu zena. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak argitaratzen duen Memoria Sozioekonomikoa 2016 txostenak argitaratzen dituen Eurostat estatistikako datuak kontsultatu ditut eta egiaztatu dut Europar Batasunak 510 milioi biztanle zituela iazko urtearen hasieran, urte bat arinago, 2015ean, baino ia bi milioi biztanle gehiago. Europako biztanleriari dagokionez etenik gabeko hazkuntzaren joera hori mantendu egin da azken sei hamarkadetan -1960an 400 milioi biztanle zituen-, immigrazioaren ondorioz.

Bilakaera demografiko negatiboa areagotu egingo da datozen urteetan. EIN erakundeak egin dituen kalkuluen arabera 15 urteko epean (2016-2031) Espainiak milioi erdi biztanle baino gehiago galduko ditu: bere biztanleen % 1,2. Horietatik 80.000 EAEkoak izango dira, hau da, euskal biztanleen % 3,7.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea arduratuta dago bilakaera demografiko horrekin eta hurbileko etorkizunerako azaltzen diren joerekin. Horixe azaldu du arestian aipatu den Memoria Sozioekonomikoan ematen dituen ohar eta iruzkinetan; txosten horretan inplikatuta dauden eragile guztiei, bereziki arlo honetan zuzeneko ardura duten botere publikoei, gaiari berehala ekiteko eta lehentasuna emateko eskatu die, bilakaera horrek arriskutan jartzen duelako gure gizartearen etorkizuneko eboluzio eta aurrerakuntza harmoniatsua.