Gaur Bruselasen izan gara agente ekonomiko eta sozialen RTA erakundeko Orientazio Batzordearen beste bilera bat egiteko. Orientazio Batzordea RTAren bilkura organoa da, eta gaur Atlantiko aldeko eskualdez gaindiko erakunde honetan eskubide osoko bi bazkideri ongietorri ofiziala egingo zaie: lehenengoa Extremadurako EGABa da, eta bigarrena Gaztela eta Leongo EGABa. Aspaldian espero ziren berriak dira, eta honi buruz idatzi nuen hain zuzen ere nire aurreko postean. Erakunde biak atxikitzeko izapidetzea jada onetsi zuen RTAko Batzorde Exekutiboak, baina gaur landuko dute modu formalean.

RTAn daukagun lekutik (presidenteordeak gara) eta Euskal Autonomia Erkidegoko EGABa garen aldetik, bazkide berri horiekin etorkizunean bat egitearen aldeko jarrera irmoa dugu, batzuek eta besteok Atlantiko aldeko garapena hobetu nahi dugulako. Guztiok dakigu Extremadura eta Gaztela eta Leon itsasora irteerarik ez duten autonomia erkidegoak direla; hala ere, bien garapen ekonomikoa Europa zeharkatzen duen gure ardatzari estuki lotuta dago. Hala, bai Extremadura bai Gaztela eta Leon Garraiorako Igarobide Atlantikoaren parte dira, eta igarobide horrek Portugalgo portu atlantikoekin konektatzen du Igarobide Atlantikoa. Ongi etorriak izan daitezela gure bazkide berriak, dudarik gabe RTAk islatzen duen interes eta onura partekatudun komunitatea sustatu eta indartuko dutenak.