Munduko biztanleriaren erdia baino gehiago hirietan bizi da. Eta ehunekoa gorantz doa. Hirietako ekonomia eta ingurumen iraunkortasuna geroz eta erronka nabarmenagoa da, hirigintza garapenak erronkaren gizarte ikuspegia ez baztertzeko. Hiri integratu eta konektatuak, banaketa gainditzen dutenak eta zona gutxietsiak jarduera ekonomiko berriekin eta suspertzen dituzten biztanle gazteekin berreskuratzen dituztenak. Sarritan, gune horiek hirietako hirigune historikoekin bat datoz. Nolanahi ere, birgaitze lan zorrotza egin ondoren, emaitzak harrigarriak dira, europar hiri askotan egiazta daitekeen bezala.

Egun birgaitzen denean, formula eta irizpide berriztatzaileak, iraunkortasunarekin, energia eraginkortasunarekin eta irisgarritasunarekin zerikusia dutenak, aplikatzen dira. Pertsona egoiliarren bizi kalitatea eta ongizatea nabarmenki areagotzen da, birgaitzea behar bezala planifikatu eta gauzatua badago.

Euskal Autonomia Erkidegoan birgaitzeari buruzko herri politika Etxebizitzaren Plan Gidariaren ardatz estrategiko bat da. Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen ustez ikuspegi hori egokia da eta arloan erakundeen jarduerak birgaitze mailan etxebizitzari buruzko herri programak fokalizatu behar lituzkeelakoan dago. Gainera, beste abantaila osagarri bat du: zeregin horretan baliabide eta jarduera desberdinak mugiarazten direla.