Gaztela-Mantxako presidenteak aste honetan iragarri du autonomia erkidego horren Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea berreskuratuko duela. Gaztela-Mantxako EGAB erkidegoko aurreko presidenteak kendu zuen 2011ko abenduan. Batzordea kentzeko justifikazioa autonomiak zeukan egoera ekonomiko txarra dela eta beharrezkoa zen austeritate politika izan zen. EGAB ez zen momentu hartan kendu zen erakunde bakarra, Herriaren Defendatzailea erakundea ere kendu zen.

Gaur egungo autonomia erkidegoko presidenteak, Emiliano García-Pagek, aurtengo susperraldiko aurrekontuetan Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea sartu nahi du. Hala ere, publikoki adierazi du austeritate handiko irizpideekin egin nahi duela. Autonomia erkidegoko presidenteak azaldu du lehen erabilgarriak izan ziren eta krisiarekin desagertu ziren tresnak berreskuratu nahi dituela.

Gaztela-Mantxako EGAB 1997an sortu zen. Azken jardunaren balantzean irakur daiteke 150 irizpen baino gehiago egin zituela jardun zuen hamalau urteetan. Hainbat txosten eta azterketa ere egin zituen, ekimen propiokoak, eskualdeari emandako Europako laguntzei buruzkoak, osasun gastuari buruzkoak, uraren kudeaketari buruzkoak, berrikuntzari edo nekazaritzako elikagaien sektoreari buruzkoak besteak beste.

Ongietorria izan dadila, berriro ere, Gaztela-Mantxak Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea. Onena opa diet daukan gizarte funtzio garrantzitsua arrakastaz bete dezan.