EGABeko presidentearen bloga

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea

Category: Encuentros institucionales (Page 1 of 4)

Maria Jesús San José Consejera de Trabajo y Justicia

Gizarte Elkarrizketarako Mahaia

Herenegun Forum Europa Tribuna Euskadik antolatutako hitzaldi solasaldira joan nintzen. Protagonista Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburua, María Jesús San José, zen. Sailburuak gai garrantzitsu eta interesgarriak landu zituen eta tribunatik gizarte elkarrizketari eta hitzarmenari balioa eman zien.

Kalitatezko enpleguaren aldeko apustua egin zuen. Halaber, lan iruzurraren aurkako borrokan irmotasuna eta elkarrizketa defendatzea gizarte eta lanaren arloetan herri politikak hitzartzeko trena hoberen bezala gailendu zituen. Gizarte Elkarrizketarako Mahaia eztabaida eta adostasuna egituratzen duen agertokia da eta sailburuak ate zabalekin, partaidetzarekin eta gardentasunarekin suspertu nahi du. Hitzarmenean iragarritakoaren arabera, hurrengo asteetan deialdi berria egingo du gizarte elkarrizketa abiarazteko. Xede horrez, nahasitako zati guztiei dagozkien erantzukizunak onartzea eskatu zien. Eta erantzukizunak handiak dira, Gizarte Elkarrizketarako Mahaia gizarte eragile guztien erakunde partaidetzari buruzko epizentroa baita.

Asamblea General

Gaur, SEAren Batzar Nagusia

‘SEA Arabako Enpresariak’ erakundeak gaur egingo du bere Batzar Nagusia. Erakunde honek mila enpresa baino gehiago ditu kide, eta haren ordezkaritzak lurraldeko enpresa-sarearen arlo guztiak biltzen ditu. Ohikoa denez, gaurko deialdia ez da soilik batzar nagusi arrunt baten berezko egintzetara mugatzen, horiez gain hizlari interesgarriak ere izango baitira ekitaldi horretan.

Oraingo batzar nagusi honetarako aukeratu den gaiak erruz jasotzen ditu batzarkide guztien interesak eta ardurak, zeren eta datorren ekitaldiak ekarriko diguna jorratuko baitu. “2018rako ekonomia eta enpresa arloko aukerak” izenburupean, lau hizlarik beren ikuspegiak eta ordezkatzen dituzten Arabako enpresa garrantzitsuenen ikuspegiak azalduko dizkigute. Ondoko hauek dira hizlariok: Michelinen zuzendaria den María Paz Robina, Mercedes Benzen zuzendaria den Emilio Titos, Aernnovaren Erakundeekiko Harremanetarako zuzendaria den Javier Fernández de Retana eta Mercadonaren Erakundeekiko Harremanetarako zuzendaria den Patricia Cortizas. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua den Arantza Tapiak itxiko du ekitaldia, hitzaldiak amaitu ostean.

Nire aburuz, enpresa-elkarte baten helburuak –erakunde sindikal baten helburuak bezalaxe– ez dira elkartekideen uneko interes hutsak babestera mugatu behar, interes horiek defendatu beharrekoak badira ere, zalantzarik gabe. Helburuok goragoko asmoa izan behar dutela uste dut, gizarte osoa bilduz; horrenbestez, ‘SEA Arabako Enpresariak’ erakundearen xede nagusia Araban enplegua eta aberastasuna eta gizartean ongizatea sortzea da, inolako zalantzarik gabe. 2018ko ekonomia eta enpresa alorreko etorkizuneko aukerek xede hori erdiesten lagunduko al digute.

XI Congreso CCOO Euskadi

Zorionak, Loli García

Euskadiko Langile Komisioak Loli García hautatu berri du Euskadiko sindikatuko idazkari nagusi. Loli García Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide ere bada, eta Unai Sordoren lekua hartuko du Euskadiko sindikatuaren buruan.

CCOO Euskadiren XI. Biltzar Nagusira gonbidatuta bertaratu naiz, Emilia Málagak, Euskadiko EGABeko idazkari nagusiak, lagunduta. Biltzarrak iraun dituen bi egunetan, aukera izan dut bertan aurrez aurre zoriontzeko Loli García. Sarrera honen bitartez, zorion-hitz horiek berretsi nahi ditut eta, bide batez, Unai Sordori beroriek luzatu −aldez aurretik−, aurreikusi baitaiteke sindikatu-erakunde horretako herrialde osoko arduradun nagusia izendatuko dutela hilabete honen amaieran egingo den kongresu konfederalean.

Gaur amaitu da Euskadiko sindikatuaren Gasteizko hitzordua. Han, sindikatuko hizlarien hitzetan entzun ahal izan ditugu haien nahia eta konpromisoa langileen interesak defendatzeko esku hartu dezaketen erakunde guztietan. Zalantzarik ez da: erakunde horiek sindikatuaren ahotsa eta iritzia beharrezkoak dituzte. Edo, hobe esanda, beharrezkoak baino, ezinbestekoak dituzte −gizarteko beste eragile garrantzitsu batzuen ahotsa eta iritziarekin batera− kontsentsua jorratzen duten erakunde guztiek: Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, esaterako.

Page 1 of 4

© 2017 Copyright Consejo Económico y Social Vasco | Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea