EGABeko presidentearen bloga

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea

Category: Estrategia Atlántica (Page 1 of 3)

RTA burdeos-plaza-bolsa

Estrategia Atlantikoari buruz STAren lantaldearen bilera

Sare Transnazional Atlantikoaren burua naizen neurrian, EBko Estrategia Atlantikoari buruzko lantaldeari gure hurrengo bilerarako deialdia bidali diot. Ostiralean, ekainaren 8an, egingo dugu Bordelen. Jakingo duzuen bezala, STA ahalegin guztiak Estrategia Atlantikoan jartzen ari da eta egiten ari diren aldaketak hurbiletik jarraitzen saiatzen da, STAren Batzorde Eragilearen azkeneko bileran aipatutakoari jarraiki. Hori Parisen egin zen maiatzaren 22an.

Gogorarazi nahi dut Sare Transnazional Atlantikoak joan den abenduan Bordelen gaiari buruz oso dokumentu landua aurkeztu zuela, Europar Batzordeari berraztertzeko unea iristen zitzaionean kontuan hartzeko. Gure lanaren izenburuak edukia aurreratzen du: “Bere Ekintza Planaren bitarteko berraztertzeari begira Estrategia Atlantikoa hobe inplementa dadin gizarte zibilaren proposamenak”. Txosten hau STAren web orrian kontsulta daiteke eta hartzaileek oso harrera ona eman zioten. Orain noraino kontuan hartzen duten egiaztatu behar dugu eta, hain zuzen ere, horretan lantaldea, Bordelen ostiralean bilduko dena, arduratzen da.

STAk egindako proposamenak Estrategia Atlantikoari batzen zaizkiola zaindu eta jarraitzea ekainaren 8an bilduko den taldearen zeregin bat da. Hitzordu horretan Fernando de la Peña, Espainiako Kanpoko Gaietarako Ministerioko ordezkaria eta Europar Batasuneko Atlantic Strategy Groupeko burua, egongo da eta Estrategia Atlantikoari buruzko Ekintza Plana inplementatzearen inguruan ebaluazio prozesuari eta berraztertzeari buruzko azken berrikuntzak azalduko ditu. Eta galderen ondoren, bertaratutakoen artean eztabaida izango da. Hitz txandak emango dira Europar Batzordearen azkeneko dokumentuaren edukia aztertzeko: “Commission Staff Working Document on the mid-term review of the Atlantic Action Plan” (bakarrik ingelesez eskuragarri).

RTA PARIS_recortada

NGSAren Batzorde Betearazlearen batzarra Parisen

Paristik itzuli berri gara, Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoaren (NGSA) Batzorde Betearazlearen batzar bat egin ondorik. Bilera horretan, hots, funtsean Sarearen hurrengo osoko biltzarra, Orientazio Batzordea deritzona eta udazkenean egingo dena prestatze aldera deitu zen batzar horretan, gai interesgarri aski jorratu genituen. NGSAn batera egingo dugun hurrengo lana biltzar horretan erabakiko da eta, horri dagokionez, aurkeztu diren proposamenen artean zenbait gai hautatu ditugu asteon.

Horrezaz aparte, Consello Económico e Social de Galicia izeneko kontseilua unibertsitatearekin lankide jardunik Brexiten ondorioez prestatzen ari den lan bikaina nabarmenarazi eta hedaraztea erabaki genuen; izan ere, gai horrek garrantzi zeharo handia du, gai horri buruzko eztabaida publikoak behera egin arren eta egun hain bizia izan ez arren. Horrez gain, NGSAk Estrategia Atlantikoari buruz egin duen eta Europako Batzorderen Itsaso eta Arrantza arloko Gaietarako Zuzendaritza Nagusiari garai egokian helarazi genion txostenak dituen ondoreekiko jarraipena eta zaintza ere areagotu ditugu. Estrategia Atlantikoaren 2010-2020ko Ekintza Planaren berrikuspenean gure ekarpenak zein neurritan hartzen diren kontutan eta berrikuspen horretan sartzen ari diren jakin nahi dugu. Gure aburuz, gure ekarpenak ekarpen baliotsuak dira, zeharkako ikuspegitik egin ditugulako eta arlo honetan hainbat eragile sozioekonomikok eman dutelako beren iritzia.

foto2

Estrategia Atlantikorako zuzeneko kontsultaren balioa

Joan den astean Bruselan izan ginen Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen egoitzan Sare Transnazional Atlantikoak prestatu duen txostena aurkezteko. Orain arte Europar Batzordearen Estrategia Atlantikoaren balantzea egiten du. Fatxada atlantikorako makroeskualdeko estrategia hau 2011. urtearen amaieran aurkeztu zen eta bi urte geroago 2014-2020rako Ekintza Plana argitaratu zen. Orain epealdiaren erdialdean dago eta, beraz, balantzea egiteko unea iritsi da. STAren txostenaren izenburua gaiari buruz esplizitua da: “Ekintza Planaren bitarteko ikuskapenari begira Estrategia Atlantikoa hobe inplementatzeko gizarte zibilaren proposamenak”. Europar Batzordearen Itsas Gai eta Arrantzarako Zuzendaritza Nagusia indarraldiaren erdialdean Ekintza Plana ebaluatzen ari da eta, ziurrenik, STAren txostena erabilgarria izango zaio, aurrekoarekin gertatutakoaren antzera. Izan ere, 2015. urtearen hasieran aurkeztu genuen, Ekintza Plana abiarazten ari zenean, alegia.

Nire aurreko atarian, STAren txostena aurkezteko blog honetan argitaratutakoan, nire iritziz, azterlana definitzen duten bi ezaugarriak azpimarratu nituen: ikuspegiaren zeharkakotasuna eta bertako eragile sozioekonomikoei egindako kontsulta. Gure eskualdeetako ekonomia eta gizarte biziko aktoreekin ekonomia eta gizarte arazoetarako batzordeen zuzeneko harremanari esker, azkenekorako erraztasunak ematen dira; Belgikako hiriburuan STAren buru bezala nire esku-hartzean bildu zen auditorioan nabarmendu nahi izan nuen. Bertan azaldutakoaren arabera, Gune Atlantikoa osatzen duten eskualdeetako ekonomia eta gizarte eragileen kezkak, itxaropenak eta beharrak jakinarazteko gaitasuna STAren aktibo bereizgarria da eta gure eskualdeko erakunde sozio-profesionalek asko balioztatzen dute, ez baitzaie erraza suertatzen europar sarera iristea. Eragileei egindako zuzeneko kontsultarengatik txosten praktikoa burutu dugu, Estrategia Atlantikoa inplementatzean antzeman diren urritasunetatik abiatuta hobekuntza proposamenekin. Besteak beste, ondorengoak hauteman dira: nahasitako eragileek nahikoa ezagutzen ez dutela edo Estrategia Atlantikoari zuzenean lotutako proiektuek finantzaketa zaila dutela, horietarako funts berezia ez baitago.

Page 1 of 3

© 2017 Copyright Consejo Económico y Social Vasco | Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea