Aste honetako hurrengo ostegun eta ostiralean, azaroaren 23 eta 24an, Erkidegoetako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeek zita bat dugu Murtzian. Topaketa urtero ospatzen dugu eta oraingoan Murtziako eskualdeko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea da gure anfitrioia.

Ireki ondoren, ostegunean bertan arratsaldez Eskualdeko Lehiakortasun Orokorrari buruzko Adierazle Sintetikoa aurkeztuko da, Murtziako eskualdeko Ekonomialarien Elkargo Ofizialeko Azterketa Ekonomikoen Zerbitzuko hizlarien eskutik. Lana eskualdeko EGABk Ekonomialarien Elkargoarekin sinatutako hitzarmenaren emaitza da. Helburua Murtziako ekonomiaren abantailak eta urritasunak antzematea zen, baita ekonomia haztearen eta enplegua sortzearen aukerak antzematea ere.

Eskualdeko Lehiakortasun Orokorrari buruzko Adierazle Sintetikoak zona zehatzaren lehiakortasuna zehatz-mehatz aztertzeko tresna erabilgarriak dira. Adierazle desberdinen sorta konbinatzen dute eta guztiek lehiakortasuna baldintzatzen duten faktoreekin zerikusia dute. Aurrekoaren harira, estatistikoki eta alderatuta lantzen dira. Hor daude, besteak beste, biztanleko BPGd, I+Ga garatzen duten langileen ehunekoa, atal honetan gastua, produktibitatea, biztanleria aktiboa, enpresa berriztatzaileak… Emaitzak erreferentziazko eskualdeetako ekonomietakoekin alderatzen dira eta erkatuta autonomia erkidego ezberdinen egoera ezagut daiteke, lehiakortasunaren eremuan horiek antolatzeaz gain.

Murtziako eskualdeko EGABren egoitzan lana aurkeztu ondoren, Merkataritza Ganberan harrera izango da. Hurrengo eguneko bilera Cartagenan egingo da. Interes erkidea duten gaiei buruz lan bilera korporatiboa izango da, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzorde guztiei interesatzen zaizkigulakoan.