Aste honetan Akitania Berriko CESER erakundearekin dugun alde biko lankidetza oparoaren testuinguruan anfitrioiak izan gara. Nolanahi ere, joan den urtearen hasieran Frantziako administrazio eremua birmoldatu zen eta egitura berria egituratu zen: Akitania, Limousin eta Poitu-Charenteseko Ekonomia, Gizarte eta Ingurumen Arazoetarako Batzordea. Gogorarazi nahi dut azaroan antzeko topaketa izan genuela, baina, orduan, gonbidatuak izan ginen eta Limogesera hurbildu ginen. Bertan zeramika industriari dagokion Lehiakortasunaren Poloa bisitatu genuen, herrialde mugakidearen txokoari nazioartean ospea eman baitio. Bisita horren ondoren, blog honetan Limogesen zeramikaren industrian aplikatutako ikerketak izandako lorpenen garrantzia aipatu nuen. Hala, berrikuntzari esker berriz asmatu da.

Aste honetan egin den topaketa berrian Akitania Berriaren CESER erakundeari ordaina eman diogu eta Euskadiko zentrorik aipagarrienetako batzuk bisitatu ditugu. Asteartean hasi ginen eta CIC Nanogune bisitatu genuen. Bertan industria sektore anitzetan aplika daitezkeen nanoteknologiei buruzko muturreko ikerketa gauzatzen da. Egun berean, arratsaldez, Gipuzkoako Bazkundean ekitaldia izan genuen eta I+G+baren inguruan Akitaniako eta Euskadiko klusterren lankidetza landu zen. Bihartean Mugaz Bestaldeko Bazkundeak eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Erakundeak esku hartu zuten. Izan ere, topaketa bere web argitalpenean azaldu da. Gero, Makina-Erremintako Euskadiko Klusterrak sektorean fabrikazio aurreratuaren erronkei aurre egiteko modua azaldu zuen. Ildo horri eutsiz, atari bikaina izan zen, hurrengo jardunaldia lantzeko. Asteazkenean Elgoibarrerantz abiatu ginen Danobat kooperatiba taldea bisitatzera. Bere jardueran buru da eta berrikuntza politikan emaitzak harrigarriak dira. Han bertan IK4-Ideko teknologia zentroak, makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan adituak, bere ikerketa lerro interesgarriak azaldu zizkigun. Bi egunetan agenda estua suertatu da, batetik, lorpenak tokian bertan ikusteko eta, bestetik, zain dauden erronkei buruz eztabaidatzeko. Hori guztia berrikuntzari eta teknologia gardentasunari buruz Akitania Berriko CESER eta Euskadiko EGABn egiten ari garen lan erkidean islatuko da. Beraz, horretaz hitz egiten jarraituko dugu.