Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkura gaur goizean batuko da 2016 urteko memoria sozioekonomikoa onesteko. Agiri hori urtero argitaratzen dugu -hau hogeigarrena da- eta eskubide propioz kontsultak egiteko eta aztertzeko tresna baliotsua bihurtu da, hola aitortzen baitute modu profesionalean edo informazioa lortzeko kontsultatzen dutenek. Gure memoria sozioekonomikoak EAEko bizitza ekonomiko eta sozialaren erradiografia zehatza egiten du zorroztasun osoz, bertan jasotako datu guztiak iturri ezberdinetatik lortuak baitira, izen handikoak eta kontrastatuak.

EGABen memoria sozioekonomikoa sortzea zenbait hilabeteetan zehar gauzatzen den lan zehatza da, eta hori egiteko, berau idazteko ardura duen batzordea lantzen ari diren gaitegia xehetasun guztiekin jorratzeko batzen da. Emaitza agiri konplexu eta osoa da, gaur EGABeko Osoko Bilkurak berretsi behar duena. Onartu eta gero, modu ofizialean aurkezten da Eusko Jaurlaritza eta Parlamentuaren aurrean, eta ondoren, berehala, gizarte osoari aurkezten zaio ekimen publiko batean. 2016ko memoria sozioekonomikoa pare bat aste barru aurkeztuko da, uztailaren 12an, asteazkenean, gure Bilboko egoitzan. Horregatik ekimen osagarri bat prestatu dugu, une honetan beharrezkotzat jotzen dudana, eta hala, Brexit-aren negoziazioari buruzko giltzarriak ulertzeko pausoak emango dira. Jardunaldia Guillermo Dorronsorok, Deusto Business School-eko dekanoa eta EGABeko aholkularia denak, moderatuko du eta bertan egongo dira baita ere Iain Begg, London School of Economics-eko ikertzailea eta Juan José Álvarez, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Globernance-eko (Gobernamendu Demokratikoko Institutua) idazkaria.