Elkartzeko denbora da Gure kulturan eta tradizioan, elkartzeko denbora nagusia Gabonak dira. Elkartzeko eta ospatzeko denbora. Eta elkartzea, hain zuzen ere, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen bizkarrezurra da. Bere izaera eta osaera direla eta, EGABa Euskal Herriko ekonomia eta gizarte eragileen topagune iraunkorra da. Gizarte zibila eragiten diguten arloen inguruko hausnarketarako, eztabaidarako eta adostasunerako elkartzen den lekua Adostasun hori argitzen duen lekua, borondatetik eta elkarren begirunearengandik jaiotakoa. Elkartzeko denbora horren ospakizuna iraunkorra egin dezagun. Zorionak eta urte berri on guztioi!