Autonomia erkidegoetako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeen urteroko topaketaren aurtengo hitzordua Palma Mallorcakoan da. Bilera apirilaren 26an eta 27an egingo da, hau da, aste honetako ostegunean eta ostiralean. Lehenengo egunean harrera egiteko eta ongi etorria eskaintzeko erakunde mailako ekitaldiak burutuko dira, eta ekitaldiaren irekiera ofiziala egingo da Balear Uharteetako Parlamentuan, Govern autonomikoaren presidentearen eta beste agintari batzuen parte hartzearekin. Egun horretan bertan, ostean, gobernu autonomikoak erregio horretako CESi agindu zion “Las Islas Baleares en el horizonte 2030” azterlanaren aurrerakuntzaren aurkezpena egingo da. Ostiraleko, apirilaren 27ko, saioari dagokionez autonomietako CES batzordeen barruko lanak egiteko bilera burutuko da.

Erabat asetzen nau aurtengo topaketa hori Balear Uharteetan egiteak, Komunitate horrek, aurreko legegintzaldian jarduera eten ondoren, berriz ere Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea eratzea lortu duelako. Consell Econòmic i Social de les Illes Balears batzordea berriz jarri zen abian iazko ekainean eta lehendakaria Ekonomiako katedraduna eta conseller-ohia den Carles Manera da. Biltzeko eta hitz egiteko foro honen lehengoratzearekin Balear Uharteetako CESek, orain arte ere arlo ekonomikoan eta sozialean egunerokotasuna duten gaiei buruzko hamarka irizpen, proposamen eta txosten egin dituenak, berriz ere bere betiko ibilbideari ekin dio.