Arratsaldeko lehenengo orduan Bruselan Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen aurrean Europar Batzordeak Estrategia Atlantikoa abian jarri ostean, horri buruz Sare Transnazional Atlantikoak (STA) egindako txostenaren ondorioak aurkeztuko ditugu. Estrategiaren Ekintza Plana erdia zeharkatzen ari da (2014-2020rako Ekintza Plana) eta berraztertzeko unea iritsi da. Hori da, hain zuzen ere, Europar Batzordeko Itsas Gai eta Arrantzarako Zuzendaritza Nagusia egiten ari dena. Beraz, egokia da gaur arratsaldean STAren azterlana aurkeztea. Horrez gain, nire ustez ebaluazio zereginean asmatzeko europar erakundeen lagunduko dizkieten oso gomendio interesgarriak ditu eta, horregatik, hurrengo ostekoan berriz eutsiko dizkiot. Bakarrik honakoa aurreratuko dut: STAren txostenaren bertute nagusia ikuspegiaren zeharkakotasuna eta landan kontsultatutako aktore sozioekonomikoen aniztasuna dela. Landa lan neketsua, erabat praktikoa.

STA nazioarteko kooperazio plataforma da eta Portugal, Espainia, Frantzia, Erresuma Batu eta Irlandan fatxada atlantikoa osatzen duten eskualdeetako ekonomia eta gizarte arazoetarako batzordeek nahiz pareko erakundeek osatzen dute. Euskadiko EGABk gaur egun STAren burutza du eta horren izenean gaurko ekitaldia ireki eta buru izatea dagokit, Isabelle Amaugerren kargura (egin duen lantaldearen burua eta CESER Bretagne erakundearen ordezkaria) txostenaren sarrera egiteko. Edukia Camille Bonneauk (Akitania Berriko CESER) eta Arantza López de Munainek (Euskadiko EGAB) garatuko dute. Ekitaldia ez da azalpen honekin amaituko, planteatutako gaien inguruan mahai-ingurua egingo baita. Eztabaidan moderatzailea Luis Miguel Pariza, Europako EGABko kide ohia eta Estrategia Atlantikorako irizpenetan hizlaria, izango da. Horrez gain, hurrengo erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute: Europar Batzordea, Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea, Eskualdeen Batzordea, Eskualde Periferiko eta Itsas Eskualdeetako Konferentzia eta Arku Atlantikoko Hirien Konferentzia.