Bihar, ostiralean, ekainaren 29an, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak bilera bat egingo du eta Juan Martínez Ordorika lankidearen omenez oroimen sentibera izango dugu, joan den ekainaren 17an hil baitzen. Juan Martínez Ordorika beteranoa zen etxe honetan eta zerbitzu publikoarekiko zaletasuna ageri zuen. Ia bi hamarkada zeramatzan Euskadiko EGABn batzordekide bezala, Merkataritza Ganberei ordezkatuz. Zehazki, 2000. urteko martxoaren 23tik zeraman lanean, Bilboko Merkataritza Ganberak proposatu ostean, 1998az gero Osoko Bilkuraren eta Batzorde Eragilearen kide baitzen.

Juan Merkataritza Ganberen ahotsa zen Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean. Hemen inork baino hobeto goratzen zuen merkataritza, industria, zerbitzu eta itsas sektorearen ordezkaritza, sustapena eta interes orokorren defentsa, Merkataritza Ganberen izaera delakoan. Juanek bazekien Ganberen lana aipagarria zela gizarterako. Lan eraginkorra, apaltasunez garatzen dena eta, nire iritziz, gizarteak gehiago gorestea merezi beharko luke, izandako emaitza onak ikusirik. Eta hala esan dezaket, ondo ezagutzen dudalako lan hori. Arabako Ganberan lau urtez kide izan naiz eta beste lau urtez Batzorde Eragilearen barruan egon naiz. Gainera, Merkataritza Ganberaren lehendakariordearen kargua bete dut.

Bilboko Merkataritza Ganberan eta EGABn jardun baino lehen, Juan Martínez Ordorikak zerbitzu garrantzitsuak eskaini zituen administrazio publikoan. Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea izan zen 90. hamarkadan, baita Segurtasun sailburuordea ere. Gero, Bilboko Portuko Agintaritzara, Bilboko Portuko Estiba eta Desestibatze Sozietatean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioaren Arbitraje Batzordean egon zen. Goian bego gure lankide maitea.