Europan beren zereginarengatik Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak edo erakunde kideak nabarmendu behar badira, eskualdeetako ekonomia eta gizarte biziko aktoreen sare zabalarekin duten harreman handiari erreparatu beharko diogu. Iragazkortasun hori da horien bertute nagusia eta makineria egituratzen dute, batetik, ikuspuntuak hurbildu eta, bestetik, modu orekatuan adostasunetara iristeko. Lana sarean egiten denean, ondorioa geografikoki biderkatzen da eta nazioz gaindiko ahots baimendu modura entzuten da. Hori da, hain zuzen ere, STA Sare Transnazional Atlantikoaren helburu bat, interes erkidea duten gaiak lantzeko orduan, lankidetza lanak eskaintzen dituen eskualde onurez gain, noski.

STAren nazioarteko oihartzuna, adibidez DG Marek egindako agirian islatu da. Nolanahi ere, hori egun Estrategia Atlantikoari buruz Europar Batzordearen Ekintza Plana ebaluatu eta ikuskatzearen testuinguruan ageri da. Ildo horri eutsiz, Parisen hilaren hasieran STAren Osoko Batzarraren azkeneko bileran positiboki antzeman eta balioetsi genuen. Sarrera honekin batera doan argazkian ikus daiteke.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea fatxada atlantikoko batzordeen kooperazio plataformaren buru da. Sarearen erabakitze eta lankidetza estrategikoaren organo gorenaren Pariseko bileran adostutakoaren arabera, Batzordeak orain arte Estrategia Atlantikoaren funtzionamenduan arazoen diagnostiko zuzena egiten du. Dena den, ondorioen eta gomendioen atalean gabezia esangarriak antzematen dira. Aurrekoaren harira, bat funtsezkoa da: finantzaketa, alegia. STAk azpimarratutakoaren babesean, Ekintza Plana ikuskatzen denean, zutabe bat ezinbestez finantzaketa izango da. Ia stakeholder guztiek -eurekin egon gara berriz joan den astean Vigon-, azaldutakoari eutsiz, finantzaketa berezia ez dagoenez, Estrategia Atlantikoa inplementatzeko eragozpena sortzen da. Ororen ustez Atlantikorako estrategia bereziak horretan oinarritzen diren proiektuei dagokienez ad hoc finantzaketa formulak ekarri beharko lituzke eta horretan itxaropentsu daude. Beraz, harrigarria da Batzordeak berrikuspen prozesuan gai honi arreta berezirik ez eskaintzea.