Atlantikoaren eremuan ekonomia urdina eta lan iraunkorrak, baita horiek eskatzen dituzten karrera profesionalak eta abilezia lehiakorrak ere dira landuko ditugun gai nagusiak bihar Vigon bosgarren Atlantikoko Stakehordersen konferentzian. Urteko zita hau Atlantikoko Ekintza Planaren laguntza taldeak antolatzen du eta Sare Transnazional Atlantikoko (STA) lehendakaria naizen heinean, izango naiz bertan, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea ordezkatzeaz gain. Enpresek, erakundeek, itsas klusterrek, erakunde akademikoek eta prestakuntzaren ingurukoek, inbertitzaileek… parte hartuko dute.

Topaketari bihar ekingo zaio eta sarrera modura osoko bilkuraren saioa egingo da. Nolanahi ere, horren esparruan “Proiektu Atlantikoei Sariak” emango zaizkie. Aurten hirugarren edizioa beteko da. Sariak 2016. urtean hasi ziren eta bost kategoriatan ematen dira. Atlantikoko Ekintza Planaren eta Estrategia Atlantikoaren babesean garatutako proiektu aipagarriak gorestea dute helburu.

Konferentzian zenbait mintegi antolatu dira, baita inbertitzaileentzat eztabaida gunea ere, zenbait enpresak beren proposamenak aurkezteko. Halaber, egun erdiko saioa gauzatuko da, itsas enpresetako operadoreen eta zerbitzuen hornitzaileen artean kontaktuak trukatzeko. Gainera, enpresek bi aldeen arteko ohizko topaketak egingo dituzte eta Europar Batzordeko nahiz europar eremuko beste erakunde batzuetako ordezkariekin bilduko dira.