Txosten Sozioekonomikoa urtero Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak egin eta argitaratzen duen dokumentua da. Oso lan dokumentatua da eta gizarte nahiz ekonomia eremuetako datu estatistiko mordoa jasotzen du, EGABren aginpidekoak baitira. Zifra alderatuak dira. Nolanahi ere, gero, txostena idaztez arduratzen den batzordeko pertsonek aztertu eta eztabaidatzen dituzte. Bertan Batzordeko ekonomia eta gizarte eragile guztiak ordezkatuak daude. Eztabaian ikuspegiak bateratzen dituzte, ondoren txosten sozioekonomikoan Batzordearen gogoeta modura sartzeko. Horrez gain, bildutako datu estatistikoak interpretatzeko oso lagungarriak dira.

Hainbat hilabetetan zehar Batzordea osatzen duten pertsonen arduraldia benetan goresgarria delakoan nago eta, horregatik, zintzotasunez balioztatzea merezi du. Azken finean, ekonomia eta gizarte arazoetarako batzordearen funtsa eragile multzoak duen ikuspegi partekatua harmonizatzea da, erakundeei babes handienarekin erabakiak hartzen laguntzeko eta, aldi berean, herritarren kontzientziazio eta partaidetza handiagoa sustatzeko. Memoria Sozioekonomikoa adibide paregabea da, Batzordeak egiten dituen irizpen eta azterlanekin batera.

Modu horretan aberastua, Memoriak merezimendu osoz irabazi du bere izen handia kontsultarako tresna erabilgarri modura. Izan ere, bi hamarkada baino gehiago daramatza argitaratzen. Bihar Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Bilbon 2017. urteko lana aurkeztuko dugu. Berriz eutsiko diogu lanari.