Euskadiko Langile Komisioak Loli García hautatu berri du Euskadiko sindikatuko idazkari nagusi. Loli García Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide ere bada, eta Unai Sordoren lekua hartuko du Euskadiko sindikatuaren buruan.

CCOO Euskadiren XI. Biltzar Nagusira gonbidatuta bertaratu naiz, Emilia Málagak, Euskadiko EGABeko idazkari nagusiak, lagunduta. Biltzarrak iraun dituen bi egunetan, aukera izan dut bertan aurrez aurre zoriontzeko Loli García. Sarrera honen bitartez, zorion-hitz horiek berretsi nahi ditut eta, bide batez, Unai Sordori beroriek luzatu −aldez aurretik−, aurreikusi baitaiteke sindikatu-erakunde horretako herrialde osoko arduradun nagusia izendatuko dutela hilabete honen amaieran egingo den kongresu konfederalean.

Gaur amaitu da Euskadiko sindikatuaren Gasteizko hitzordua. Han, sindikatuko hizlarien hitzetan entzun ahal izan ditugu haien nahia eta konpromisoa langileen interesak defendatzeko esku hartu dezaketen erakunde guztietan. Zalantzarik ez da: erakunde horiek sindikatuaren ahotsa eta iritzia beharrezkoak dituzte. Edo, hobe esanda, beharrezkoak baino, ezinbestekoak dituzte −gizarteko beste eragile garrantzitsu batzuen ahotsa eta iritziarekin batera− kontsentsua jorratzen duten erakunde guztiek: Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, esaterako.