Bilbon izango da aste honetan Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzorde Ekonomikoaren analisi interesgarriaren aurkezpena, eredu ekonomiko iraunkor berriei buruzkoa. Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeak kontu horri buruzko irizpena eman du Europako Batzordeko lehenengo presidenteak, Frans Timmermans-ek, hala eskatuta.

Lanaren edukia oso baliotsua da, eta gomendioen dekalogo bat du hazkunde iraunkorreko eredu ekonomikoak behar bezala egituratzeko. Gizartea orokorrean kontzientziatuago dago, gaur egungo erronkei eman beharreko erantzuna beti iraunkortasunean oinarritu behar denaren pentsamenduak geroz eta indar gehiago baitu. Enpresek, administrazioek, eragile sozial eta ekonomikoek eta herritarrek ulertu dugu iraunkortasuna ezin ukatu daitekeen elementua dela edozein hazkunde arduratsuko eredutan. Konpromiso honen adierazle da egunean-egunean gehiago ezagutzen ditugula zenbait gai, besteak beste ekonomia zirkularra, lankidetzako ekonomia, ekonomia soziala eta solidarioa edo finantza arduratsuak. Kontzeptu berri horiek iraunkortasunaren agintea adierazten dute eta Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak defendatzen dituen eredu ekonomiko berrien egitura antolatzen dute. Lehendabizi eredu horiek ezartzen dituzten lurraldeek abantaila handiak izango dituzte, eta Euskadik nahikoa zutabe ditu Europako eskualdeen artean aurreneko postuetan jartzeko, horiek zuzen antolatzen badira.

Europako azterketa hurrengo ostiralean, apirilaren 13an, aurkeztuko da Jardunaldi Ireki Batean, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen egoitzan. Gainera, bertan egongo dira zenbait hizlari eta mahai-inguru bat ere egingo da. Ondoren, eztabaida irekia egongo da bertaratuek parte hartu ahal izateko. Goizeko hamar eta erdietatik aurrera izango da hitzordua. Ahal baduzue, ez galdu aukera.

JORNADA 13 DE ABRIL_INVITACION