Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak 2015. urteari dagokion Memoria Sozioekonomikoa onetsi du asteon. Urteen joanean, azterlan zorrotza izaki, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak argitaratzen duen Memoria Ekonomikoa analisirako tresna ospetsu eta hagitz erabilgarri bilakatu da, euskal gizartearen arlo ekonomiko eta sozialaren erradiografia oso-osoa egiten baitu, betiere iturri anitzetik jasotzen dituen askotariko eta behar bezala kontrastatutako adierazkariak oinarri hartuz. Zenbait hiletan zehar, MSE idaztearen ardura duen batzordeak bilerak egiten ditu agirian jasotzen diren gai guztiak zehatz-mehatz eztabaidatze aldera.

Agiri hori Batzordearen Osoko Bilkurak onetsi ondorik, haren edukia ofizialki aurkeztuko diegu Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari; aldi berean, agiria ahalik eta gehien hedarazten saiatuko gara, euskal gizarte osoak gure bilakaera ekonomiko eta sozialari buruz egin ditugun gomendioak bertatik bertara ezagutu ditzan. Helburu honekin, Memoria Sozioekonomikoa aurkezteko jardunaldia prestatu dugu, hau da, ekitaldi publiko irekia. Jendaurreko aurkezpen hori bi aste barru egingo dugu, uztailaren 12an (asteartean), gure Bilboko egoitzan. Zabalik dago interesa duen pertsona oro ekitaldi horretara joateko inskripzio-aldia. Egun horretan bertan (uztailaren 12an) jende ororen eskura egongo da MSEren testu osoa gure web orrialdean, nahi duten guztiek kontsulta dezaten.

Ziur nago Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Memoria Sozioekonomiko hau profesional, gizarte-eragile eta arduradun politikoentzako erreferentea ez ezik, oro har, hiritarrentzako kontsulta-agiri interesgarria ere izaten jarraituko duela. Nire hurrengo post batzuetan agiri honen alderdi interesgarrienen berri ematen arituko naiz.

Invitación MSE 2015