Duela egun batzuk Iruñean Arku Atlantikoaren Batzar Nagusia egin zen. Aipatu topaketan Arku Atlantikoa osatzen duten 29 eskualdetako ordezkariek Arku Atlantikoaren Batzordeko presidente berria hautatu zuten 2016-201 denboraldirako. Bruno Retailleau, Pays de la Loire eskualdeko presidentea, izan zen. Eskualde horiekin batera, modu berean, beste bi sare izan ziren, eremu geografiko berean aritzen direlako: Arku Atlantikoko Hirien Sarea eta Ekonomia nahiz Gizarte Eragileen Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoa (RTA).

Nafarroako hiriburuak kooperaziozko irudi bikaina eskaini zigun. Kide bakoitzak bere lan-eremutik abiatuta, bere ahaleginak taldeari eskaintzen dizkio eta horrek norabide berean jarduten du etorkizunean Europar Batasunean partekatzen dugun gune atlantikoa hobe aprobetxatzeko. Gune hori Estrategia Atlantikoaz hornitu dugu eta Ekintza Plana definitu diogu. Hainbat proposamen dago eta erakundeei nahiz ekintza plan erkidea partekatzen duten bost estatuei transmititu zaizkie.

Ildo horri jarraiki, Nafarroako topaketan aho batez onartu ziren europar arduradunentzat Arku Atlantikoaren Batzordeko Mezu berriak, aurtengo udazkenean urte askotako finantza-esparrua berraztertzeari begira. Mezuak Erkidego eta eskualdeetako politiken artean sinergiak sendotzeko dira. Lurralde atlantikoetan eragina areagotzea dute helburu. Laburbilduz, mezuek Arku Atlantikoak lantalde desberdinetan landutako ekintzen multzoa egituratzen dute.