Adostea elkarrekin hitzartzea, ebaztea eta erabakitzea da. Adostasuna pertsona desberdinen ahalegina da, haien berezitasuna ukatu gabe, aintzatespena eta elkarrekiko errespetua kontuan hartuta xedatu duten konpromisoa partekatzen dutenak.

Adostasuna bazter dezakegun bizitzaren eremurik (familiari, lanari edo gizarteari lotutakoa) ez dut antzematen. Europa Zaharrak bi mundu gerra behar izan zituen hori ulertzeko. Bigarrenaren ostean, gerren arteko aldi ahulean zehar zertxobait argitu ziren adostasunerako tresna nagusiak -horien artean Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak- finkatzen hasi ziren. Gaur egun, EGABak kontsulta-organoak, autonomoak eta independenteak dira, baimendutako ahotsarekin. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Kontseiluaren buru izateaz harro nago.