Sare Transnazional Atlantikoaren burua naizen neurrian, EBko Estrategia Atlantikoari buruzko lantaldeari gure hurrengo bilerarako deialdia bidali diot. Ostiralean, ekainaren 8an, egingo dugu Bordelen. Jakingo duzuen bezala, STA ahalegin guztiak Estrategia Atlantikoan jartzen ari da eta egiten ari diren aldaketak hurbiletik jarraitzen saiatzen da, STAren Batzorde Eragilearen azkeneko bileran aipatutakoari jarraiki. Hori Parisen egin zen maiatzaren 22an.

Gogorarazi nahi dut Sare Transnazional Atlantikoak joan den abenduan Bordelen gaiari buruz oso dokumentu landua aurkeztu zuela, Europar Batzordeari berraztertzeko unea iristen zitzaionean kontuan hartzeko. Gure lanaren izenburuak edukia aurreratzen du: “Bere Ekintza Planaren bitarteko berraztertzeari begira Estrategia Atlantikoa hobe inplementa dadin gizarte zibilaren proposamenak”. Txosten hau STAren web orrian kontsulta daiteke eta hartzaileek oso harrera ona eman zioten. Orain noraino kontuan hartzen duten egiaztatu behar dugu eta, hain zuzen ere, horretan lantaldea, Bordelen ostiralean bilduko dena, arduratzen da.

STAk egindako proposamenak Estrategia Atlantikoari batzen zaizkiola zaindu eta jarraitzea ekainaren 8an bilduko den taldearen zeregin bat da. Hitzordu horretan Fernando de la Peña, Espainiako Kanpoko Gaietarako Ministerioko ordezkaria eta Europar Batasuneko Atlantic Strategy Groupeko burua, egongo da eta Estrategia Atlantikoari buruzko Ekintza Plana inplementatzearen inguruan ebaluazio prozesuari eta berraztertzeari buruzko azken berrikuntzak azalduko ditu. Eta galderen ondoren, bertaratutakoen artean eztabaida izango da. Hitz txandak emango dira Europar Batzordearen azkeneko dokumentuaren edukia aztertzeko: “Commission Staff Working Document on the mid-term review of the Atlantic Action Plan” (bakarrik ingelesez eskuragarri).