Red Transnacional AtlánticaHurrengo bi urteetan, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Sare Transnazional Atlantikoaren (STA) burutza izango du. Atzo STAren buru hautatu ninduten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari ordezkatuz, Galizian nazioarteko sareri dagokion Orientabideen Batzordeak egindako bileraren esparruan. Barneko bilera arratsaldean gauzatu zen eta fatxada atlantikoan ekonomia urdina bultzatzeko jardunaldia amaitu zuen. Nolanahi ere, gai nagusi bat da hori eta lankidetza sarea osatzen duten erakundeen interesa sortzen du.

STAren zuzendaritza organoak berritu ostean, nire esku-hartzeari ekin nionean, lehenik eta behin, azpimarratu nuen Europar Batasunari eragiten dizkioten aldaketen eta ziurgabetasunen etapa berriaren aurrean (Brexita gauzatzea, Frantzian, Alemanian hauteskundeak…) arreta handia eskaini behar zaiola eta malgutasunez jardun behar dugula, erkidegoaren jarduerari dagokion ohiko erritmoa biziki aldatuko baitute. Era berean, burutza berriaren jarduera ardatzak adierazi nituen. Oinarrian hiru izango dira.

Fase berri honetan STAren lehenengo erronka da espazio atlantikoarekin zerikusia duten europar politika guztietan eragile nabarmen eta ahots baimendu bezala bere posizioa sendotzea. Hurrengo ekainaren amaieran Estrategia Atlantikoa berraztertuko da eta azken txostenean STAren ekarpenak behar bezala kontuan hartzea nahi dugu. Arrazoi berdinean oinarrituta, eremu atlantikoan lan berriei ekingo diegu, etorkizunean ere kontuan hartzeko.

Bigarren jarduera ardatza beste nazioarteko erakunde batzuekin (besteak beste, bestelako sare atlantikoak) harremanak biziagotzean datza. Hirugarren ardatza, ordea, barnerako da. Gure barnean kohesioa indartu behar dugu eta, aldi berean, ahalegin handiagoa egingo dugu, Britainiako eta Irlandako erakundeak STAan sartzeko, nahiz eta Brexita gertatu.