Gaur egindako lanak poztasun berezi bat sortzen duen egun horietako bat da. Arratsalde honetan Europako Parlamentuan egongo naiz, Itsas eta Kosta Gaietako intertaldearekin hain zuzen ere, estrategia atlantikoari buruzko eztabaida batean parte hartzeko Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoaren (RTAren) lehendakariorde gisa.
Mezu honetan eztabaidaren aurretik egingo dudan hitzaldia partekatu nahi dut. Eztabaidak RTAren giza eta ekonomiako agenteen iritzia biltzen du. Arratsalde honetan saiatuko gara behar den konplizitatea ahalik eta ondoen jorratzen Europako foru honetan Kontinente Zaharreko erakundeek hartutako erabaki politikoetan gure lanaren eta proposamenen isla ere egon dadin.
Irakurri gehiago

2016ko ekainaren 14ko aurkezpena Europako Parlamentuaren SEARICA intertaldearen aurrean
Francisco José Huidobro, RTA-ATNren lehendakariordea

Meissner andrea, lehenik eta behin, eskertu nahi diot intertaldeari estrategia atlantikoari buruzko hitzaldi hau antolatzeko ekimena. Hiru urte pasa dira Ekintza Plana martxan jarri zenetik eta hitzaldi honek planaren inplementazio-prozesua analizatzen, lortutakoa aztertzen eta dinamika berri bat behar duten kontuentzako proposamenak gauzatzen lagunduko digu. Era berean, eskerrak eman nahi dut RTAri eman zaion aukeragatik prozesu honi buruz egin dugun azterketa eta gogoetak zuekin partekatzeko.

RTA ekonomia eta gizarte arazoetarako batzordeen eta Atlantikoko eskualdeen erakunde analogoen arteko lankidetzarako plataforma bat da eta, bertan, Atlantikoarekin erlazionaturiko eta interes komuneko gaiak kudeatzen ditugu ia 15 urtez geroztik. RTAren lehendakariordea eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen lehendakaria naizenez, saiatuko hitzaldi honetan estrategia atlantikoari buruzko ekarpenak egiten ikuspuntu praktiko batetik, giza eta ekonomiako agenteen eta ekonomia eta gizarte arazoetarako batzordeek ordezkatzen ditugun Atlantikoko eskualdeen sozietate zibilaren ikuspuntuetan oinarrituta.

RTAn haratago joan nahi izan dugu estrategia atlantikoaren inplementazio-egoeraren ezagueran eta, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeok gure eskualdeen egoera sozioekonomikoarekin dugun harreman zuzenak ematen digun esperientzia kontuan hartuz gain, kontsulta bat egin dugu eskualdeen itsas ekonomiako operadoreen artean Atlantikoko eskualdeetako aktoreen kezkak, beharrak eta itxaropenak aztertzeko.

Hasteko, sozietate zibilaren aktoreek izan duten estrategiaren jabetze-gradua edo “ownership”. Estrategiaren jabetza hau ez zen automatikoki gauzatu Ekintza Plana martxan jarri eta berehala, eta bultzada zehatz bat behar du. Horretarako, mekanismo eta baliabide batzuk erabili behar dira, hala nola informazioa eta komunikazio, laguntza, antolaketarako gailuak edo gobernantza. Jakin badakigu kontu hau gakoa dela. Itsas ekonomiako operadoreek estrategia ezagutzen ez badute, ez badute berenganatzen, eta ez badute baliabide egokirik aurkitzen, zaila izango da Ekintza Planaren lehentasunak garatzeko eta estrategiari bizitza emateko behar diren proiektuak sortzea eta exekutatzea.

Lehenengo kontsulta honek landu behar ditugun hainbat puntu ekarri zituen argira: ikusgaitasuna, finantzaketa eta gobernantza. Gaur egun garatzen ari garen kontsultak orain arte egon den eboluzioa, proiektuen ideiek aurrera egin ahal izan duten ala ez gauzatzeko bidean, eta prozesu honen motor eta balaztak aztertzen ditu. Hau guztia baliogarria izango da datorren urtearen amaieran egingo dugun estrategia berrikusteko prozesuan.

Helburua da estrategia atlantikoa arrakastatsua izatea bi arrazoigatik: bultzada sendo bat eman nahi diegulako Atlantikoko itsas ekintzei Europatik eta Atlantikoko eskualdeek ekonomia urdineko area guztietan dituzten baliabideen boterea ustiatzea nahi dugulako. Modu horretan, dinamika berri bat emango diegu gure eskualdeetako ekonomiari eta lan-merkatuei. Beste aldetik, uneko itsas estrategiaren arrakasta Atlantiko mailako kooperazioan askoz haratago joateko plataforma bat da. Itsas oinarriari hinterland aktibo eta dinamiko baten sinergiak gehitzen zaizkio lurralde multzoaren garapen sozioekonomikoa era koherentean sustatzeko lurralde-garapenerako eskualde mailako estrategiak dagoeneko dituzten Europako guneen baldintza berdinekin, gero eta gehiago baitira estrategia hauek dituztenak.

Estrategia atlantikoa arrakastatsua izateko oso sustapen politiko garrantzitsu bat behar dugu, gaur egun dagoen itsas arroko estrategia bakarrak dituen xedeak lor ditzan. Hori dela eta, oso pozik nago hemen egoteagatik eta Europako Parlamentuan hitz egin ahal izateagatik, gai honetan aktore pribilegiatu bat baita. Parlamentuari esker, Atlantikoak Europako estrategia bat dauka, eta bere etengabeko laguntza ezinbestekoa da, batez ere, gaur egun, inplementazioak lekuan bertan ondo funtzionatzeko behar dituen neurriak zurkaiztu behar baitira.

Estrategia atlantikoak ez du beste estrategia batzuek duten gobernantza-egitura indartsurik. Hortaz, inplementazioa beste elementu batzuen mende dago: banakako proiektuen sustatzaileak, sustatzaileen ekimena, proiektu-ideiak sustatzeko, garapenerako-lankidetza egokia sortzeko eta finantzaketa iturriak aurkitzeko egiten duten esfortzua, eta komunitateko finantzaketa lortzeko deialdiak kudeatzeko gaitasuna. Duten laguntza bakarra sorospen mekanismoa da eta, nahiz eta inplikazioa aktiboa eta sutsua izan, lortu behar dena kontuan hartuta, mugatua da. Kontu honetan, puntu batzuk hartu behar dira kontuan esfortzu honen emaitzak bikoiztu eta hobeto bideratu ahal izateko, eta estrategiaren helburuak gure eskualdeen ekonomian hauteman ahal izateko.

Ekintza Planak bide instituzionaletan duen difusio zabala oraindik ez da nahikoa eskualde atlantikoen itsas ekonomiako operadoreen eremuan. Ezaguna da unibertsitatean, zentro teknologikoetan eta enpresa handietan, batez ere I+G ekintzetan parte handia hartu duten horietan, baina enpresa txiki eta ertainetan, orokorrean, eta erakunde publiko txiki eta tokiko erakundetan ez dute apenas ezagutzen eta, ezagutzen badute, uste dute haiengandik oso urrun dagoela, estrategiarekin loturiko Europako programak oso konplexu eta zorrotzak iruditzen zaielako eta uste dutelako ezinezkoa dela behar den denbora eta baliabideak inbertitzea.

Finantzaketa proiektuak gauzatzeko gakoa da eta operadoreek arreta guztia jartzen dute bertan. Beharrezkoa da estrategiaren finantzaketa zehatzaren eza beste formula batzuekin orekatzea, hala nola deialdiak edota irizpide zehatzak, lehentasuneko sarbidea, agintarien arteko kudeaketa-koordinazioa estrategiaren proiektuei finantza-estaldura emateko edo seed money metodoa. Hau da, estrategiaren abantailak operadoreen aurrean azpimarratzeko baliogarria izan daitekeen edozein formula. Erakutsi behar da alderdia eta frogatu behar da estrategiak itsas ekintzak sustatzeko gaitasuna duela.
Indartu behar dugu estrategiaren ikusgaitasuna. “Estrategia atlantikoaren leihatilarik” ez dagoenez, dauden Europako finantzaketa programez baliatu behar da estrategia, eta horrek estrategia atlantikoaren izaera eta ikuspuntua urruntzen du. Ondorioz, proiektuek aurrera egiten dute estrategiarekin bat ez datorren logika bat erabiliz. Hain zuzen ere, urrunago joaten diren eta finantzaketa eskatzen duten proiektuak estrategia atlantikoa lasterren ahazten duten proiektuak dira. Estrategiari esker lortutako proiektuak eta euren arrakastak estrategiari lotzea lortzen ez badugu, estrategia desagertu egingo da. Zorionez, gero eta ekimen gehiago dago estrategia hedatzeko eta bere ikusgaitasuna sustatzeko, baina beharrezkoa da, hala ere, identifikazio-irizpide orokorrak ezartzea edo estrategiaren proiektuak etiketatzea.

Amaitzeko, azpimarratu nahi dut konpromiso eta buruzagitza politikoa ezinbestekoak direla estrategia atlantikoaren inplementazioari bultzada bat emateko eta estrategiaren irismena eta Atlantikoko itsas ekonomian izango duen eragina nabariak izan daitezen. Horretarako, gobernantza maila guztiak indartu behar dira Europako erakundeen eta tokiko erakundeen, eta baita estatu eta lurraldeen laguntzarekin ere esfortzu kolektibo, itundu, publiko eta pribatu batean, beharrezkoa baita estrategiaren xedeak lortzeko, itsas ekonomiako agenteak motibatzeko eta Atlantikoko itsas ekintzak garatzen laguntzeko.