Azkeneko ordu hauetan asko komentatu dira Erresumako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen buruak, Marcos Peñak, egindako adierazpenak. Horien arabera, pentsioen sistema berritzea premiazkoa da. Nire adiskideak atzo burutu zituen, Toledoko Itunaren Jarraipen Batzordearen aurrean aditu bezala ate itxiekin agerraldia egin ondoren.

Peñarekin bat nator arazoa konpondu behar izanaren premian, baita egiteko moduan ere: aurrez aurre eta erabakitasunez adarretatik zezen mehatxatzaileari eutsi behar zaio. Erreserba Funtsa hemendik gutxira agortuko dela iragarri ostean, gizarte osoan eta, bereziki, pentsio-hartzaileen artean sortutako kezka eta alarmismoa geldiarazteko modu bakarra da.

Gogorarazi nahi dut Euskal Autonomia Erkidegoan 2015. urtean (azkeneko urtea estatistika osoarekin) guztira pentsioetan gastua % 3,2 gehitu zela, aurreko ekitaldiko datuarekin alderatuz gero. Zenbatekoak aurki gainditu zuen zortzi mila milioi euro, eskubide horren 530.000 pertsona onuradunentzat, hau da, 2014. urtean baino % 1,2 gehiago.

Euskadik kaxaren saldo negatiboari ekarpena egiten dio. 2014. urteko zifrekin bat, azkeneko urtea baita halako informazio itxiarekin, ordaindutakoaren araberako pentsioetan Gizarte Segurantzaren gastua 7.900 milioikoa izan zen EAEn eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak kuotetan 6.450 milioi jaso zituen gure Erkidegoan, beraz, 1.450 milioiko saldo negatiboa suertatu zen.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak behin eta berriz ohartarazi du saldo negatibo horri buruz. Bere ustez ez da “soil-soilik abagunearen araberakoa, jardueraren printzipioan oinarritzen den pentsioen sistemari dagokion egiturari atxikitakoa baizik, beraz, ez da eztabaida geroratu behar eta administrazioek nahiz gizarte-eragileek pentsioen sistema publikoa eusteko mekanismoak aztertu beharko lituzkete”. Esandakoari eutsiz, zezena adarretatik eutsi behar da behingoz.