Zoritxarreko uda izan da aurtengoa. Udako errutina lasaia izan behar zuen abuztua izuak eta minak zapuztu eta lehertu dute. Bartzelonak min egiten du eta intolerantzia eta fanatismoaren aurpegi ilunak oso gazteak diren pertsonen (batzuetan adingabeak baita ere) itxura hartu dezakeela deskubritzea beldurgarria da; pertsona horiek gainera garatutako mendebaldeko gizarte batek eskaintzen duen gizarte babesean haziak eta heziak izan dira. Zerbait ez doa ondo, eta ez doa ondo orain dela askotik. Ez da bakarrik hemen gertatzen, atzerriko jatorridun bizilagun askori arrera egin dien Europako herrialdeetan ere gertatzen da, bigarren eta hirugarren belaunaldiko gazteak benetan integratzea lortu ez dugulako, eta ez dugulako lortu ezta ere horiek gure balioak partekatzea elkarrekiko errespetuan oinarrituz.

Puntu honetan uste dut ez dela beharrezkoa azpimarratzea immigrazioaren fenomenoa, hau da, bizitza hobe baten bila jatorrizko lekua uzten duten pertsonen fenomenoa, ez litzatekeela sekula arazo bezala ikusi beharko herritarren ikuspuntutik. Bartzelonan eta antzeko atzaparkada terroristak sufritu dituzten beste hainbat lekutan gertatu denak argi utzi du zein den arazoaren muina, eta arazo hori konpontzeko bide bakarra arazoa bere terminoetan zuzen planteatzea da, nahasmendurik gabe. Ildo horretan, itxaropentsua da jakitea euskal biztanleriak ez duela immigrazioa arazo bezala ikusten, halaxe islatzen baitute Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak jasotzen duen Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren azterketek. Aurreko urtean inkesta erantzun zuten guztien % 2,2k bakarrik erantzun zuen bat-batean EAEko arazo nagusia immigrazioa zela. Bat-bateko erantzunen multzo honetan, laugarren lekuan dago immigrazioa, langabeziaren (% 85,5), arazo ekonomikoen (% 26), eta ustelkeriaren eta iruzurraren (% 13,8) atzetik.